POLIESTIRENO-EREDUAK

Makina-erremintaren sektorea

25 URTETIK GORA DARAMATZAGU MAKINA-ERREMINTAREN SEKTORERAKO FUNDIZIOKO EREDUAK EKOIZTEN, ETA HORIXE DA KALITATE GORENEKO GURE LANAREN BERMEA.

Espezialistak gara pieza handiekin lan egiten, eta, edozein proiekturi aurre egin ahal izateko, 4.000 m²-tik gorako instalazioak eta ekoizpenerako baliabide abangoardistak ditugu.

Zerbitzu eraginkorra ematen dugu, beti bezero bakoitzarekin adostutako epeetara doituta eta ekoizpenaren kalitate gorena ziurtatuta. Galdetu gure profesional-taldeari zer-nolako aukerak jar ditzakegun zure zerbitzura.